viernes, 28 de octubre de 2016

martes, 25 de octubre de 2016

Musika ez konbentzionala. Mayumana

Musika ez konbentzionala landu gabeko musika era bat da, hau da, ikasten ez dena baina edonork egin dezakeena.
Badaude hau lantzen ari direnak. Hemen adibide batzuk:

 

Mayumana Israelen jaiotako dantza eta perkusio taldea da. Bere partaideak mundu osokoak dira.
Mayumana izena Mayumanut', מיומנות , ', hitz hebreotik dator. Trebetasun edo gaitasun bezala itzuli daiteke.
Beraien ikuskizunak antzerkia, dantza eta perkusioa bateratzen dute. Perkusioa intsrumentu ez konbentzionalekin sortzen dute, hau da, gaur eguneko edozein gauzekin: papera, poteak, baloiak, etab.

                                    instrumentu ez konbentzionalak


Ilargia - Ken Zazpi

Hemen duzue Ken Zazpi talde gernikarraren "Ilargia" abestia karaoke eran.






Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxu jotzailea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan (Bizkaia) sortutako musika taldea da.

Talde honen informazio gehiago nahi baduzue hemen duzue beraien web helbidea http://kenzazpi.com/
 

lunes, 24 de octubre de 2016